Ikasturteko azken Ezetz Jakin saria, Janire Beotegirentzat
Udako oporrak iristear daude Berbalagunentzat, eta, ondorioz, jakinarazi dute nor den ikasturteko azken Ezetz Jakin lehiaketaren irabazlea: Janire Beotegi. Guztira, ekainean, 57 pertsonek parte hartu zuten kalean euskara sustatzeko lehiaketan, eta ondo erantzun dituztenen artean, Beotegik eroan du La Bocan bazkaltzeko bi lagunentzako oparia.
Bestalde, zozketa bidez banatzen duten saria Karmele Totorikaguenarentzat izan da, eta herriko establezimenduetan gastatzeko 20 euroko bonoa eskuratu du.
Gernika-Lumoko Berbalagunak pozik daude lehiaketak aurten izan duen erantzunagaz; izan ere, ia 100 pertsonak parte hartu zuten martxoan, apirilean zein maiatzean. Hala, herritarren parte hartzea eskertu dute, baita taberna laguntzaileena ere. Arreikuspenen arabera, datorren ikasturtean bueltatuko da lehiaketa.