Gernika-Lumo eta Hiroshimaren arteko senidetasuna berretsi dute
Gernika-Lumo bisitatu du Espainiar Estatuan Japoniako enbaxadore den Takahiro Nakamak. Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok bisitaren garrantzia nabarmendu du.
Espainiar Estatuan Japoniako enbaxadore den Takahiro Nakamae Gernika-Lumon izan da gaur goizean [ekainak 20]. Gernika-Lumo eta Hiroshimaren arteko senidetzea dela eta izan da Nakamae Gernika-Lumoko Udaletxean.
Japoniarrak bere herrialdeak bakearekin eta hizketarekin duen konpromisoa berretsidu “Bakearen Hirian”. “Ohore bat da Gernika-Lumon egotea. Herri honek mina eta itxaropena ordezkatzen ditu”, adierazi du.
Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok enbaxadorearen bisita nabarmendu du. “Ekitaldi hau oso garrantzitsua da. Bakearen borrokan bakarrik ez gaudela gogoratzen digu”. Elkarbizitzaren alde lan egiten jarraitu behar dela gogoratu, eta gerrak bukatzea eskatu du.