Gernika-Lumotarrek hondakin gutxiago sortu dute
2022ko datuekin alderatuz, iaz %1,06an jaitsi zen herritarrek sortutako hondakina. Udalaren ustez, gernika-lumotarrek "birziklateko gogoa erakusten jarraitzen dute".
Ingurumen Sailak iazko hondakinen bilketari inguruan emandako datuen arabera, Gernika-Lumotarrek %1,06 gehiago birziklatu dute 2022ko datuekin alderatuz. Udaletik egindako irakurketaren arabera, gernikarrek “birziklatzeko gogoa erakusten jarraitzen dute”.
Berriki ezagututako datuek etxeetako eta merkataritzako hondakinen gaikako bilketa neurtzen ditu, eta jakinarazi dutenez, 2022an baino 36.025 kilo gutxiago sortu ziren iaz–%1,06 gutxiago–.
Ontzietan sortzen diren hondakineei dagokienez, gorakada bat izan zen 2022tik 2023ra: 313.728 kilo jasotzetik 343.272 kilo batzera pasatu dira kale garbitzaileak. Era berean, “nabarmentzekoa” da altzarien bilketak izandako beherakada, 222.840 kilotik 167.770 kilotara bajatu dira datuak.
Udalaren ustez, “aipagarria” da material organikoaren bilketan eman den jaitsiera. Zehaztu dutenez, 2022an 239.700 batu ziren, eta iaz 219.680 izan ziren jasotako kiloak.
Bosgarren edukiontzia.
Gernika-Lumoko Udalak bosgarren edukiontzi bat gehitu zuen 2016an. Edukiontzi horrek hondakin berebilgarriak batzen ditu, eta aurtongo datuak iazkoaren berdintsuak dira. 67.430 kilotik 64.645era pasatu dira edukiontzi horietan batutako kiloak.
Paperaren eta kartoiaren gaikako bilketak ere behera egin du, duela bi urte 604.121 kilo izatetik 585.420 kilo izatera igaro baita. Olio erabilia berreskuratzeari dagokionez, herritarrek 11.854 litro biltegiratu zituzten, 2022an baino 96 gehiago. Beirari dagokionez, gernika-lumotarrek 536.229 kilo gehiago utzi zituzten guztira, hau da, aurreko urtean baino 11.070 kilo gehiago (525.159 kilo).
Ingurumeneko zinegotzi Jon Lejarragak birziklatzearen garrantzia nabarmendu du. ”Garbigunea eraginkortasunez kudeatzea gero eta erabakigarriagoa da. Gure hondakinak murrizteko beharraz kontzientziatu behar ditugu herritarrak. Hondakinak jatorrian bereiztea funtsezkoa da. Hondakinak tratamendu-instalazioetara iristen direnean, material horien zatirik handiena berrerabiltzea bilatu behar da”, azaldu du.