Belendizen San Pelaio Jaiak ospatuko dituzte
Zapatuan [ekainak 22], domekan [ekainak 23] eta eguaztenean [ekainak 26] ospatuko dituzte sanpelaioak.
Herri askotan sanjoanak ospatzen dituzten bitartean, Belendizen San Pelaioak ospatuko dituzte. Azken urteetako, eta ohiko bilakatu duten, egitarauari eutsita gogotik ospatuko dituzte auzoko jaiak asteburuan. Hain zuzen ere, aldaketa gutxi batzuk egin dituzte, parte hartzaileetan, ekintzetan baino.
Jaietako elkargune nagusietako bat Paella Txapelketa izango da, hamargarren urtez ospatuko dute. Zapatuko [ekainak 22] egitarauko abiapuntua izango da, eguerditik aurrera askotariko ekintzak egingo baitituzte: umeentzako jolasekin eta musikagaz girotuta. Domekan [ekainak 23] ere zeregitekoa egongo da Belendizen. Iazko esperientzia onaren ostean, Pontx pailazoa ostera ere ekartzea erabaki dute. Umeentzako pilota txapelketa antolatu dute, baita txapel jaurtiketa lehiaketa ere. Jaiak eguaztenean [ekainak 26], San Pelaio Egunean, itxiko dituzte mezagaz.
Egitaraua:
Zapatua, ekainak 22
-
12:30: X. Paella Txapelketa.
-
13:00: Umeen jolasak eta artelanak.
-
15:00: Herri bazkaria.
-
17:00: Umeentzako herri kirolak eta puzgarriak.
-
20:00: 3ttu erromeria.
-
21:00: Makailau eta urdai jana.
-
22:00: Erromeriaren jarraipena.
-
Ondoren: DJ Kool.
Domeka, ekainak 23
-
12:00: Meza santua.
-
12:30: Umeen pelota txapelketa
-
13:00: Txakolin eta sagardo dastaketa eta trikitilariak.
-
14:30: Txapel jaurtiketa.
-
18:00: Pontx pailazoa.
-
Ostean: Txokolatea danontzat.
-
21:00: Sartenekoa.
-
22:00: San Joan sua.
Eguaztena, ekainak 26
-
12:00: Meza santua.
-
Ondoren: Mokadutxoa.