Danborradarako lehen entsegurako hitzordua jarri dute
Ekainaren 7an [barikua] egingo dute entsegua, bi taldetan banatuta. Umeen txanda 18:00etan izango da; nagusiena, berriz, 19:00etan.
San Kristobal auzoko jaietan errotutako ohitura da danborrada, eta aurtengoa are bereziagoa izango dela aurreikusten da. Izan ere, Busturiko danborradak mende laurdena ospatuko du aurten. San Kristobal eguna uztailaren 10ean den arren, asteburuan ospatzen dituzte busturitarrek izen bereko auzoko jaiak. Horregatik, aurten uztailaren 13an irtengo da kalera Busturiko Danborrada.
Atxurkulu Emakumeen Elkarteak antolatzen du danborrada, eta dagoeneko ipinita dute lehen entsegurako hitzordua: ekainaren 7an [barikua] jarri dute, eta, aurreratu dutenez, bi txandatan banatuko dira. Lehenengo, 18:00etan, umeen txanda izango da; jarraian, 19:00etan, nagusiena. Azaldu dutenez, “oso garrantzitsua” da lehen entsegu horretara bertaratzea, beraz, uztailaren 13an danborragaz bat egingo dutenak Altamirako Kultur Etxera gerturatu beharko dira dagokien ordutegian.