Euskararen kale erabileraren osasuna, aztergai
Mundakako euskararen kale erabileraren osasuna zelakoa den jakin ahalko dute, barikuan, herritarrek. 2023an, Euskara Batzordeak kale neurketak egin zituen Mundakan, eta iritsi da horien emaitzak ezagutzeko unea. 19:00etan ipini dute hitzordua, Olazabal kultur etxean. Herritar, elkarte eta eragileeu bertaratzeko deia egin die udalak.