Asteburuetan ere zabalduko dute Gernika-Lumoko udal liburutegia
Asteburu honetan [ekainak 1-2] estreinatuko dute ordutegi berria. Zapatuetan, 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta domeketan, 10:00etatik 14:00etara.
Urte luzez borrokan ibili ondoren, Gernika-Lumoko biztanleek lortu dute nahi zutena: udal liburutegia asteburuetan zabalik egongo da. “Ikasteko aretoak indartzeko eskaerari erantzunez”, udalak liburutegi zerbitzua asteburuetara luzatzera erabaki du.
Asteburu honetatik [ekainak 1-2] aurrera eskainiko dute ordutegi berria. Zapatuetan, 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, etenik gabe, eta domeketan, 10:00etatik 14:00etara.