Euskal produktuetan oinarritzen diren azokak
Txakolina eta Idiziabal gazta izango dira Azoka Berezien lehenengo protagonistak. Zapatuan [maiatzak 1] ospatuko da lehenengo azoka.
Bueltan dira Azoka Bereziak. Ekainetik abendura bitartean, hilabeteko lehenengo zapatuetan ospatuko dira Gernika-Lumoko Merkatu Plazan, eta zapatu honetan [ekainak 1] ospatuko da estreinakoa. Proiektu horren helburua da euskal produktuei balioa ematea, eta zeregin horretan lan egiten jarraitzeko asmoa erakutsi du Gernika-Lumoko Udalak.
Iaz bezala, txakolina izango da lehenengo azokako protagonista. Aurton, baina, protagonismoa elkarbanatu beharko du: Idiazabal gaztaz gozatzeko aukera ere izango da. Produktuak erosteko aukera izateaz gain, Merkatu plazara hurbildutakoek txakolina zein gazta dastatzeko aukera izango dute. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Bizkaiko lau ekoizle izango dira zapatuko azokan.
Txakolinaz eta gaztaz gain, 09:00etatik 14:30era bitartean, hainbat ekoizleren erakusmahaiak egongo dira Merkatu plazan; besteak beste, saskigintzan edo zeramikan dabiltzan artisauak egongo dira “kalitate handiko” produktuak erakusten.
Era berean, udaletik azaldu dutenez, zapatu guztietan plazan izaten diren baserritarrak ere izango dira. Jakinarazi dutenez, “era guztietako frutak eta barazkiak” izango dituzte inguruko baserritarrek.
Aurreko urteetan legez, umeek ere lekua edukiko dute zapatuetako Azoka Berezietan, eurentzako jolasak egongo baitira bertan.