600 korrikalari baino gehiagoren topagune izan da Gernikako milia
600 korrilakari baino gehiago bildu zituen zapatuan (maiatzak 25) Gernika Atletismo kirol klubak eskualdeko ikastetxeetako laguntzarekin bultzatutako ekimenak.Ā
Urte batzuetako etenaldiaren ostean, lekualdatuta itzuli da aurten Gernikako milia, kirola eta aisialdia uztartzen dituen herri ekimena. 2019tik ez da miliarik egin, baina oraingoan, 600 korrilakari baino gehiago bildu zituen zapatuan (maiatzak 25) Gernika Atletismo kirol klubak eskualdeko ikastetxeetako laguntzarekin bultzatutako ekimenak.Ā
Ekitaldiari “ilusio handiz” ekin diotela adierazi dute atletismo taldekoek: “Negu honetan, ikastetxeak atletismo klubagaz batu ziren milia herrira itzultzeko asmoagaz, herriak ekitaldi historiko hau faltan botatzen zuela atzemanda”. Izan ere, 1980ko hamarkadan du oinarria Gernikako miliak, Aldaba aldizkariak ekimena aurrera eroatea pentsatu zuenean. Azken urteetan, baina Gernika Atletismo Taldeak hartu die lekukoa, eta geldialdi baten ostean, bueltatzea pentsatu eta milia prestatu eta ospatu egin dute, emaitza bikainagaz, gainera.
Atletismo taldekoek esan dutenez, “ekitaldia gogo handiz” hartu dute herritarrek, ia San Juan kale osoa bete zuelako. “Eguna eguraldi onak lagunduta izan da eta giro zoragarria izan dugu”. Etxeko txikienek “asko gozatu” zuten eta horrekin antolatzaileen helburua bete da.Ā
Guztira 17 lasterketa abiatu zituzten, kategoria guztiak kontutan hartuz. Baina aurten, arreta berezia jarri diete eskola kategoriei; izan ere, antolatzaileen helburu nagusia izan da eskualdeko haurrei Gernika-Lumoko historiako ekitaldi “eder eta esanguratsu” honetan parte hartzeko aukera eskaintzea.Ā
Hala, Gernika Atletismo Klubak parte hartu duten ikastetxe guztiak āSeber Altube, San Fidel, Allende Salazar, Mertzede, Barrutia, Jose Maria Uzelai eta Urretxindorraā eskertu ditu, izan duten erantzun onagatik, eta ez ditu ahaztu egun hori posible egiten lagundu duten eragileak ere: “Egun zoragarria izan da, ziur gaude laster berriro elkar ikusiko dugula”.Ā