Goi-goitik hasi du triatloi denboraldia Joanes Goitisolo gernika-lumotarrak
Hondarribian jokatu da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako triatloi denboraldiko lehenengo proba puntuagarria. Joanes Goitisolo gernika-lumotarrak sailkapen orokorreko lehenengo postua lortu du.
![Joanes Goitisolok irabazi du Hondarribiko triatloia. Argazkia: Amandarri Triatloi Taldea.](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2024/05/triatloi-hondarribi1-1200x1500.jpeg)
Hasi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako triatloi denboraldia, joan den zapatuan [maiatzak 11] Hondarribian jokatu zen lasterketa puntuagarriagaz. Peñota Dental etxeko Joanes Goitisolo Gernika-Lumoko kirolariak ezin marka hobeagoa lortu du bertan. 750 metro igerian, 19,5 kilometro bizikletaz eta 5 kilometro korrika egin ostean, urrezko dominagaz itzuli da etxera gernika-lumotarra (01:04:44). Amandarri Triatloi Taldeko Mikel Arrasate lekeitiarra lehia estuan aritu zen Goitisologaz, baina ezin izan zion aurrea hartu. Hala ere, bigarren postua lortuta itzuli zen etxera Arrasate, 01:04:49ko denboragaz.
![Joanes Goitisolok irabazi du Hondarribiko triatloia. Argazkia: Amandarri Triatloi Taldea.](https://busturialdea.hitza.eus/site/files/2024/05/triatloi-hondarribi2-500x625.jpeg)
Joanes Goitisolok irabazi du Hondarribiko triatloia. Argazkia: Amandarri Triatloi Taldea.