Musika doinuekin, erizainen lana aitortuz
Erizaintzaren Nazioarteko Eguna da maiatzaren 12a, eta erizainen lana aitortzeko eta eskertzeko asmoz, Gernikako Ospitaleak gonbidatuta, kontzertua eskaini zuten Gernika-Lumoko Segundo Olaeta Musika Eskolako irakasle eta ikasleek ospitalean barikuan (maiatzak 10), bertan. “Gure aletxoa ekarri ahal izan dugu ospitalera. Beti da atsegina zuekin lan egitea”, adierazi dute musika eskolako ordezkariek.