'HimELAya: mendiak baino askoz gehiago' dokumentala aurkeztuko du Kepa Lizarragak Gautegiz Arteagan
Kiroleko medikuntzan espezialista den Kepa Lizarragak HimELAya: mediak baino askoz gehiago dokumentala aurkeztuko du Gautegiz Arteagako Aretxederreta kultur etxean, barikuan (maiatzak 17), 18:30etik aurrera.
Lizarragak aurkeztuko duen dokumentalak ELA eta kirola erlazionatzen ditu, izan ere, Alboko Esklerosi Aminotrofikoa endekapenezko gaixotasun “krudelaz berba egiten du. Gorputza “adimenaren espetxe bihurtzen duen” gaixotasuna “hunkigarritasunez beteta” ageri da ikus-entzunezkoan, gaixotasuna oinarrizko eran deskribatzen delako. Hala ere, gaixotasuna duten pertsonek ezarritako mugen aurka zelan borrokatzen duten ere islatzen du ikus-entzunezkoak.
2018ko ELAren aurkako 5 oihu kanpaina da dokumentalaren oinarria. Izan ere, ELA gaixotasuna ikusarazteko, tratamendua bilatzeko baliabide gehiago eskatzeko, eta gaixoei zein euren familiei laguntzeko asmoz, gaixotasuna eta mendiko hainbat jarduera uztartzea bilatu zuten. Hala jaio zen, barikuan, Gautegiz Arteagan Lizarragak aurkeztuko duen ikus-entzunezkoa. Eta, udal ordezkariek herritarrei bertaratzeko deia egin diete.