TAE Gernika: adinik ez duen arte martziala zabaltzea helburu
Ohiko kirol ezagunetatik aparte, taekwondoa praktikatzeko aukera eskaintzen du TAEāGernikak. Kirolari zabalkundea eman gura diote, baita Gernikan txapelketa bat antolatu ere.
Milaka urteko beste arte martzialek ez bezala, garai modernoko arte martziala da taekwondoa: 1950eko hamarkadan sortu eta 1955an erregistratu zuten ofizialki. Korean du jatorria, Choi Hong Hi jenerala izan baitzen horren sortzailea. Haurtzaroan taekkyona praktikatu zuen, oraindik existitzen den arte martzial korearra, eta 20 urterekin, Japoniara bidali zutenean, karate-do-an hezi zen. Bigarren Mundu Gerran, armada japoniarrean behartuta borrokatu zuen, eta zortzi hilabete eman zituen Piongiangen preso. Denbora horretan bi borroka arte horiek uztartu zituen, borroka estilo propio bati forma emateko: Oh Do Kwan. Mundu gerra horren ostean, armadan sartu zuen bere borroka teknika berria, eta han hobetu zuen hori, berehala errekonozimendu handia jasoz.
Taekwondoko lehen munduko txapelketa Seulen egin zuten 1973an, eta 1988an agertu zen lehenengoz Olinpiar Joko batzuetan, erakustaldi legez. Kirol olinpiko modura, Sydeneyko jokoetan egin zen ofizial. Sortu zutenetik, hamaika lekutara zabaldu da: Ā«Ipar Korean hasi zen zabaltzen, eta, gero, Kanadara eta mundu osora ailegatu zenĀ». Gaur gaurkoz, Italian, Erresuma Batuan, Irlandan zein Argentinan Ā«askoĀ» praktikatzen den arte martziala dela nabarmendu du Dani Urbez TAE Gernika klubeko instruktoreak, Ukrainan, Errumanian eta Suitzan ere ezaguna dela azpimarratuz.Ā
Hala ere, Euskal Herrian ez dago horren hedatuta. Bi klub besterik ez daude, bata Barakaldokoa eta bestea Gernika-Lumokoa. Ā«Espainian 1.000-1.200 ikasleko txapelketak antolatzen dira. Espainia hegoaldean dago zabalduen, Andaluziatik Valentziara bitarteko gunean, eta eskolak oso handiak dira, 300 edota 500 ikaslekoak. Katalunian, aldiz, 10-12 eskola egon daitezke. Euskal Herrian, baina, federazio berdineko bi klub baino ez gaudeĀ», adierazi du Urbezek.
Hain zuzen ere, duela hiru urte sortu zuen Urbezek TAE Gernika, eta haziz joan da: gero eta ikasle gehiago dituzte, adin ezberdinetakoak, gainera. Ā«Bikotea eta biok gure baserriko gela batean hasi ginen entrenatzen, eta gero, familiakoak gehitu ziren. Urdaifit zabaldu genuen ostean, eta gela txiki bat egokitu genuen taekwondoa praktikatzeko; hiruzpalau ginenĀ», gogoratu du.
Hori eginda, zabalkundea eman zioten, eta jende gehiago animatu zen probatzera. Gaur gaurkoz, 60 taekwondista ari dira elkarregaz: 6 eta 9 urte bitartekoen taldean 20 lagun daude; beste 20-25ek osatzen duten 9 eta 15 urte bitartekoa; eta, adinez nagusietan, beste 20 ikasle inguru daude. Ā«Sarea zabalduz doa, urtetik urtera gero eta jende gehiagok parte hartzen du. Azken urtean, gorakada handia nabaritu dugu azken horien artean. Ze, sinisten dugu, taekwondoak ez duela adinik, edonork praktika dezakeela, modalitatearen arabera entrenatzeko aukera eskaintzen baituĀ».Ā
Arte martziala da, baina denetarako balio du, haurrei Ā«konfiantza izaten edo autokontrola edukitzenĀ» laguntzen baitie: Ā«Errespetua asko lantzen dugu, eta ohartu gara ikasleei eurenganako konfiantza edukitzen lagundu diela kirol honek, baita beste haur batzuekin harremanak izaten ereĀ». Taekwondoan borroka lantzen bada ere, taldekideak motibatzea, hobetzera bultzatzea, saritzea ere bermatzea da asmoa, Urbezen berbetan.
Bost printzipio
Hain zuzen ere, bost printzipiotan oinarritzen den kirola da: kortesian, integritatean, pertseberantzian, autokontrolean eta espiritu menderaezinean. Ā«Saiatzen gara printzipio horiek ikasleei transmititzen, horiek barneratzeko. Taekwondoak ematen dizkigun printzipio guztiak egunero erabili ditzakegu, ikaskideekiko, gurasoekiko, helduekiko errespetua lantzerakoan, esaterako. Taekwondoaren etika kalera eramaten saiatzen gara, printzipio horiek kiroletik jendearengana hedatzenĀ», azaldu du irakasleak. Ikasleen gurasoek ere seme-alabengan aldaketak ikusi dituztela nabarmendu du.
Familiakoek, lagunek edo ezagunek esanda izena eman dute TAE Gernika eskolako ikasle askok eta askok. Probatzeko izena eman zuten batzuek, edota beste arte martzial batzuk ezagutzen zituztelako besteek; hala ere, eskolan Ā«gusturaĀ» sentitzen direlako erabaki dute gelditzea. Ā«Jende berri asko ezagutu dugu, eta gozatu egiten dugu entrenatzenĀ», adierazi dute ikasleek.Ā
Euretariko askorentzat Ā«ohiko kiroletatik” āsaskibaloia, futola edo errugbiaā aparteko aukera eskaintzen die TAE Gernikak. Ā«Jende askok kirola egiten du txikitatik, baina niri beste kirolak ez zitzaizkidan gustatzen, eta taekwondoa probatzea erabaki nuenĀ», azaldu du ikasle batek.Ā
Erronka handiak ere badituzte, batzuek entrenatzeagaz konformatzen diren bitartean, beste batzuek nazioarteko lehiaketetan aritu gura baitute. Ā«Gerriko beltza lortu gura dugu, eta ahal bada, maila profesionalean arituĀ», onartu dute. Ā«Hasieran ez genuen lehiarako eskola bat sortu nahi izan, baina lehen urtean haurrek ea lehiatzeko gai ziren galdetu ziguten. Hala lehiaketa xume batean izena eman genuen, eta asko gustatu zitzaien. Orain leku askotara joan nahi duteĀ», kontatu du irakasleak. Eta horrek elkarren arteko loturak sortzeko aukera eskaini diela uste dute: Ā«Ongi pasatzeko modu bat da, klasean ikasi dutena erakustekoa. Zailtasunen aurrean aritzekoa ere badaĀ».
Modalitateak
Hain zuzen ere, bost modalitate lantzen dituzte lehiaketetan: formak, borroka, jauzia, taldekako formak eta hitzartutako borroka. Formen modalitatean, gerrikoaren kategoriaren arabera, forma bat osatu behar dute. Borrokan, berriz, puntuazio sistema baten bitartez, bi minututan kolpeak non eman diren saritzen dute: buruan, bularrean edota sorbaldan. Ā«Jauzien modalitatea ez da beti lehiatzen, baina garaiera jakin batera ailegatu behar diraĀ», gehitu du Urbezek. Taldekako formetan, berriz, bost edo hiru pertsonako taldeetan koreografia txiki bat egin behar dute, eta, hitzartutako borrokan, aldiz,Ā taekwondoaren teknika desberdinak ādefentsak eta erasoakā aplikatu.
Aurrera begira ere badaude TAE Gernikakoak. Izan ere, euren ikasleei eta inguruko eskolakoei lehiatzeko beste aukera bat eskaini gura diete. Horretarako, 2025erako taekwondoko lehiaketa bat prestatu gura dute Gernikan: Ā«Eskola asko etortzea nahi dugu, denak elkartzeko leku bat gehiago izateko. Asmoa da urtean hiru aldiz lehiatzeko elkartzea, Santanderren, Barakaldon eta GernikanĀ».
Horrez gain, kirola zabaltzea etaĀ Gernikak taekwondo eskola dagoela jakinaraztea dute helburu: Ā«Taekwondoa sustatu nahi dugu. Psikologikoki, emozionalki zein fisikoki laguntzen duen kirola da, taldean edota banaka gauza daitekeena, eta onura asko eskaintzen dituena, osasunari eta errendimenduari dagokienezĀ».