Europako garaikurrik garrantzitsuena Gernika-Lumotik pasatu da
Maiatzaren 25an Bilbon jokatuko da Barcelonaren eta Olympique Lyonnaisen arteko finala.
Maiatzaren 25aren itxaroan daude Euskal Herriko futbolzale gehienak. Europako txapelketa garrantzitsueneko finala Bilbon jokatuko da, eta urteko partidarik garrantzitsuena ikusteko itxaroan daude eskualdetako zale asko. Emakumezkoen Champions Leagueko finalerako sarrerak irten eta berehala agortu ziren. Hori baino seinale hoberik ez dago partidak sortu duen iskalnbila ziurtatzeko. Barcelonako edo Olympique Lyonnaiseko –Damaris Egurrola gautegiz-arteagarraren taldea– kapitainak San Mameseko finala bukatu ostean altxatuko duen garaikurra bi egunez egon da Gernika-Lumoko Elai-Alai Aretoan ikusgai, eta dozenaka lagun hurbildu dira garaikurrarekin argazkia ateratzera.
Bizkaiko Diputaziotik argazkiak sare sozialetan zabaltzera bultzatu dituzte herritarrak, eta horretarako pare bat traola proposatu dituzte: #SanMamesTopera #AskoDagoJokoan.