Bihotz biriketako bizkortzeari buruzko hitzaldia eskainiko dute Mendatan
Ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du Amaia Onaindia Agundez erizainak, barikuan (maiatzak 10), Mendatan.
Mendatako Udalak antolatuta, bihotz biriketako bizkortzeari (Heimlich maniobra) buruzko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du Amaia Onaindia Agundez erizainak, barikuan (maiatzak 10), Mendatan. 18:30erako jarri dute hitzordua eliza osteko aretoan, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete udal ordezkariek.
Larrialdi maniobra bat da bihoz biriketako bizkortzea, bihotz biriketako geldialdia jasan duen pertsona baten bularrean presio erritmikoa aplikatzean oinarritzen dena, oxigenoak organoetara iristen jarrai dezan. “Ukabila zilborraren eta bularraren artean jarri behar da, eta barrura eta gora sakatu, urdailaren erdialderantz. Horrela, pazientearen sabela ukabilaren eta erreskatatzailearen gorputzaren artean konprimituta geratzen da, eta horrek presioa egiten du gorantz”, azaldu dute.
Eta, zehaztu dute, ikastaroak alde teorikoa eta alde praktikoa izango dituela bien artean geldialdi bat eginez. Hala, gehitu dute ikastaroa “komenigarria” izan daitekeela herrian dauden desfribiladoreak “ahalik eta jende gehienak” erabiltzen ikasteko: “Uztaileko umeen goiz pasetako begiraleek parte hartzea ondo legoke”.