Hondartzabete elkartasun
Eako herritarrek, beste behin, Palestinarekiko elkartasuna eta solidaritatea erakutsi dute. Domekan [maiatzak 5], hondartzan elkartu ziren, Palestinako bandera erraldoi bat guztien artean luzatzeko.
100 herritar inguruk erantzun zien elkartasunerako deialdiari, helburu argi eta garbiagaz: “Gazako eta Zisjordaniako herritarren ondoan gaudela erakustea eta haien aurka Israel gauzatzen ari den genozidioa salatzea“.