Herri kirolez hornituriko azoka ederra
Morgako Azokaren 23. aldia egin zuten domekan [apirilak 28].
Morgako Azokaren 23. ekitaldia egin zuten iragan domekan. Hainbat eta hainbat izan ziren 36 erakusmahaiz osatutako azokagunea bisitatu zuten herritarrak. Horrez gain, Sustabiz Fundazioak herri kirol erakustaldia egin zuen, 12:00etan, plazan.
Ondorengo kirolariek parte hartu zuten: harri jasotze saioan, Leire Olea eta Inhar Urruzuno; lasto jasotzean, Xabat eta Bingen Erleaga anaiak; azkenik, trontzan eta Iparraldeko jokoen erakustaldian, Iñaki Rafael, Engells Bello, Zihara Zabala eta Lucia Perezek