Langile borroka kalera aterako da Maiatzaren Lehenean
Eskualdetik autobusak antolatu ditu LAB sindikatuak. Ohiko manifestazioaz gain, sindikatuaren 50. urteurrena ospatzeko egitaraua antolatu dute.
Aurten ere langileak kalera aterako dira Maiatzaren Lehenean eta sindikatuek hiriburuetan deitu dituzte mobilizazioak. LAB sindikatuak mende erdiko ibilbideari egingo dio aldarte Langile borroka zabaltzen lelopean, eta urteurreneko festa egingo du Iruñeko Anaitasun aretoan.
Maiatzaren Lehenean Iruñean egingo de manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte eskualdetik eta zehaztu dituzte irteera orduak. Bueltatzeko 19:00etan ipini dute hitzordua, Trinitarios aparkalekutik.
- Bermeo. 08:00etan, Lameran. Izen ematea: Luma liburu dendan.
- Gernika-Lumo. 08:20an, Saraspen. Izen ematea: Arranon edo LABen egoitzan.
Egun osoko egitaraua antolatu du ekitaldiak, bazkari eta kontzertuak uztartuz. “50.urtemugako ospakizun betean dator Maiatzaren Lehena, eta berezia izango da aurten. Mende erdiko ibilbiderekin, LAB langile guztien etxea da, borrokarako tresna, erreferentziazko sindikatua euskal langileriarentzat”.
Ospakizunak, ostera, ez dira egun bakarrera mugatuko. “50 urteko ibilbideari nolabaiteko norantza emateko dokumental bat egin dugu”. Dokumentalaren aurkezpenak egingo dituzte herriz herri eta zehaztu dituzte lehenengo bi hitzorduak; maiatzaren 3an egingo da lehenengo aurkezpena Ondarroan, ostean, maiatzaren 9an, Gernika-Lumon.
- Maiatzaren 3an [barikua], 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean.
- Maiatzaren 9an [eguena], 19:00etan, Gernika-Lumoko Astran.