Herrigintzan aritu ziren gudariei omenaldia
Pasealekuan gudarien omenez dagoen eskultura aurrean omendu dituzte bonbardaketa egunean herritarrei lagundu zieten gudariak. 'Eusko Gudariak' eta 'Gernikako Arbola' abestu dituzte gerturatutakoek.
1937ko apirilaren 26ko arratsaldeko zapirak eta erdiak inguruan bukatu ziren bonbak Gernika-Lumon. Hiru orduz jaurti zituzten bonbak, eta ehundaka eraikin suntsitu. Eraikin horietako hondakinen artean geratu ziren gernika-lumotar zein inguruetako lagun asko. Hondakinen artean sartu, eta bertan geratu ziren herritarrei laguntzen saiatu ziren gudari asko. Handik atera eta ospitalera eraman zituzten, ahalik eta pertsona gehien bizitza salbatzeko helburuz. Hori kontatuz hasi du gudariei egin zaien omenaldi ekitaldia Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok.
Ez dira gutxi izan Pasealekuan dagoen gudarien omenezko eskultura inguruan batu diren herritarrak. Bonbardaketaren urteurrenaren baitan antolatu den ekitaldia izanik, bertan izan dira alkatearekin batera sarraskitik bizirik atera ziren Kruzita Etxabe eta Mari Carmen Agirre. Gorroñok kontatu duen testigantza bat izan da omenaldiko erroa. Horrela azaldu du: “Andra Mariko Elizan laguntza behar zutela esanik deitu zidaten. Bertan, lagun piloa aurkitu nituen harresi bat altzatu nahian, eliza eta hurbileko eraikinen artean suntsitutakoa. Suebakia eraikitzen ibili nintzen, eta jarraian, beste gudari batzuekin batera, ondoezik zeudenei merkantzia onik ateratzen lagundu genien”, azaldu du.
Gaurko omenaldiaren helburua argia izan da: gudariak omentzea. Sarri, gudariak armekin baino ez dira lotzen, eta alkateak argitu duenez, Gernika-Lumoko kasuan, oso desberdina izan zen: ez zuten armarik izan, deskantsuan zeunden, eta herriko pertsonei laguntzen baino ez ziren ibili. Gernika-Lumoko Udalak gudariak gogoan dituela nabarmendu du alkateak, eta herriari eta herritarrei egun haretan zein hurrengoetan eskainitako laguntzagaitik eskerrak bidali dizkie.
Alkateak azaldu duenez, gudariak berehala jarri ziren herritarren beharrak asetzera: batzuk hondakin azpietan zeudenei laguntzen, beste batzuk merkatura etorri zirenei laguntzen, eta beste batzuk jendea aurkitzen. Saseta batailoiko gudariei mezu argi bat iritsi zitzaien gauez: Kuartelera joateko deia jaso zuten, hurrengo egunean frontera joan behar zutelako. Gerra bukatu zenean, herria baino, Gernika-Lumo sutzar erraldoi bat zela azaldu du, eta gudariek esan adierazten zutenez, kuarteletik eraikin mitikoak sugarretan eta jausten ikusten zituzten.
Bonbardaketarekin lotutako ekitaldi gehienetan bezala, ohorezko aurreskua eskaini dute Maiteder eta Iñaki Olanok. Gainera, Etxabek eta Agirrek, alkatearekin batera, lore sorta bat eskaini die gudariei, eta elkarrekin eskutik helduta kokatu dira eskultura parean. Ekitaldia bukatu aldera, Gure Arbola Zaharra abesbatzako abeslariek Gernikako Arbola eta Eusko Gudariak.