Altxorraren bila herrikoian ibiliko dira arteagarrak, zapatuan
Adinaren araberako ibilbide desberdinak egongo dira. Izena emateko azken eguna da gaurkoa, eta jakinarazi dute, umeen kategoriako taldeen kasuan, heldu bat egon beharko dela talde bakoitzeko.
Bigarrenez, Altxorraren bila herrikoia antolatu du Artiako Gazte Asanbladak zapaturako (apirilak 27). Eta aurten, adinaren araberako ibilbide desberdinak egongo direla zehaztu dute arduradunek.
Hori horrela, 11:00tan aterako dira Arteagako parketik ertainak (7 eta 13 urte bitartekoak) eta nagusiak (14 urtetik aurrerakoak). Ordubete beranduago, 12:00etan, leku berean izango dute hitzordua zazpi urtetik beherakoek.
Antolatzaileek zehaztu dutenez, lau eta sei laguneko taldeetan izena eman beharko da, eta hori hurrengo estekan egin beharko da. Gogoratu dute izena emateko azken eguna dela gaurkoa, eta jakinarazi dute, umeen kategoriako taldeen kasuan, heldu bat egon beharko da talde bakoitzeko.