Lurkoi baserrira bisita gidatua, Ekoetxea Urdaibairen eskutik
Ekoetxea Urdaibaik Busturiko San Bartolome auzoan kokatuta dagoen Lurkoi baserrirako bisita gidatua antolatu du domeka [apirilak 21], 12:00etatik 13:30era. Adin guztietako herritarrentzako ekintza da eta doakoa, gainera. Lurkoi baserriko ustiapenean urteak daramatzazte barazkiak aire librean eta negutegian eta frutak eta kontserbak era ekologikoan egiten.
“Aratzegintza ekologikoa bertatik bertara ezagutu nahi? Lurkoi baserria da zure aukera! Busturian kokatutako baserri paregabe honetan, fruitu eta barazkiak era ekologikoan ekoizten dituzte, baita haien kontserba propioak sortu ere”. Bisita gidatuan haien ustiapenaren egunerokoa ezagutuko dute parte hartzen dutenek: nekazariak, haien produktuak, ingurumenagaz duten harremana, baratzegintza ekologikorako apustua… Kontsumitzaile bezala, bertako produktu eta ekoizleen nondik norakoak ezagutzeko aukera “ezin hobea” dela azaldu dute.
Aurreko geltokiak. Ekoetxeak Urdaibaiko ekoizleak ezagutarazteko hainbat bisita gidatu eta dastaketa osatu ditu azken hilabeteetan: Kortezubiko Santana esnekiak, Eako Bedarokela edota Muxikako Itsasmendi txakolindegiak.