Autozaintza emozionala lantzeko ikastaro praktikoa eskainiko dute Morgan
Autozaintza emozionala lantzeko, eta estresa eta antsietatea saihesteko ikastaro praktikoa eskainiko dute hurrengo hiru barikuetan (apirilak 19, 26 eta maiatzak 3), Morgan. Bi orduko saioak izango dira, 18:30etik 20:30era bitartekoak, eta Andra Mariko kultur etxean eskainiko dituzte.
Ikastaroetan parte hartzeko aurretiaz izena eman beharko da udaletxean –astelehen, eguazten, eguen eta barikuetan 09:30etik 14:30era, eta martitzenetan 15:30etik 20:00etara– edota 94 625 22 70 telefono zenbakira deituta.