1.294 pertsonak bisitatu dute Gernika-Lumo Aste Santuan
1294 turista hurbildu dira Gernika-Lumoko Turismo Bulegora martxoaren 28tik apirilaren 1ra bitartean.
Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak 1294 bisitari jaso ditu 2024ko Aste Santuan zehar. Iazko datuekin alderatuz, 183 pertsona gehiago pasatu dira turismo bulegotik. Jasotako datuak martxoaren 28tik apirilaren 1ra bitartean jasotakoak dira.
Martxoaren 29a eta 30a izan ziren turista gehien hurbildu ziren egunak: 29an, 427 turista, eta 30an 386. Bisitariei dagokionez, gehienak Espainiar Estatutik etorritakoak ziren: 909 pertsona. Horien artean, Katalunaitik iritsi dira gehienak-228-, Madriletik-194- gero, eta Valentziatik-60- hirugarren. Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten herrietatik hurbildutakoak 233 izan dira.
Atzerriko biztanlei dagokionez, etorritakoen %12a izan dira. Herrialdei dagokionez, Europearrak izan dira gehientsuenak 114 lagunekin; 16 turista iritsi dira Frantziatik, eta 14 Alemaniatik. Horrez gain, aipatzekoa da Ipar Ameriketatik 52 lagun etorri direla.