Abiadura betean ipintzeko prest
Busturialdeko errepideak lasterketarako gune bihurtuko dira asteburuan: Urdaibai Rallya egingo dute. Euskal Herriko pilotu eta kopilotu puntakoenek izena eman dute.
Motorrak, berotzen hasiak. Azeleragailua, zapaltzeko prest. Kaskoak, buruan. Ikusleak, zain. Eskualdeko errepideek I. Urdaibai Rallya hartuko dute. Bihar [apirilak 12] eta etzi [apirilak 13], Euskal Herriko eta kanpotik bertaratutako pilotu eta kopiloturik puntakoenak elkartuko ditu lasterketak, goi-mailako ibilbideagaz eta giro ederra ziurtatuta. Ia 70 auto daude izena emanda. Urdaibai Motorsport elkarte sortuberriaren ordezkariak parte hartzeagaz “pozik” agertu dira, eta lasterketaren maila “handia” izango dela adierazi dute.
Eskualdeko lehiaketa berriaren estreinako ekitaldia. Euskadiko Rally Txapelketarako proba puntuagarria izango da, baita Pirelli Koparako, 206 Koparako edota Euskadiko Junior Txapelketarako ere. Bihar ekingo diote automobilismoaren jaiari: 12:00etan, Muxikako Urretxindorra Herri Eskolan erakustaldia egingo dute. Handik hurre, Kurtzero auzoan, parte hartuko duten autoen egiaztapen administratiboak eta teknikoak egingo dituzte; 17:00etan ipiniko dituzte abian.
Bihar, Muxikako Urretxindorra Herri Eskolan erakustaldi berezia egingo dute
20:00etan egingo dute irteera ekitaldia, Gernika-Lumoko Adolfo Urioste kalean, DJ baten musikak girotuta. Jarraian, Astrako aparkalekuan elkartuko dira parte hartzaileak. Zapatua izango da motorrak muturrera eroateko egun seinalatua. Hamabost kilometro inguruko tarte bitan banatuta, erlojuaren kontrako sei sektore egin beharko dituzte lehiakideek, alegia, tarte bakoitzetik hiru pasaera egingo dituzte.
Antolatzaileek azaldu dute ikuspuntu “berritzailea” edukitzea bilatu dutela: “Gernika-Lumo ingurutik ibiltzea bilatu dugu, toki irisgarrietan eta, zenbait kasutan, herrigune alboan; ikusleei rallya ahal beste hurbildu gura diegu. Pilotuentzat, ostera, tarte oso interesgarriak izatea espero dugu eta, horretarako, eremu tekniko, baserri bide eta sektore berriak sartuko ditugu ibilbideetan”.
Tarte bi egongo dira: Mendata-Arratzu eta Gernika-Errigoiti-Muxika
Mendata-Arratzu bitartekoa izango da goizeko tartea; arratsaldeko, berriz, Gernika-Errigoiti-Muxika artekoa. Errigoitin, zatirik berezienetako bat egondo da: Rallyfestgunea. Uritik Idibaltzagako muinora harbidezko pasarte batetik igoko dira. Gainera, Urian DJ gunea antolatuko du udalak, eta Zallobanteko txokoa ere zabalik egongo da. Goizeko tartea egin bitartean, 09:00ak ingurutik 13:00ak aldera arte, Kanpantxu auzoa Mendatagaz eta azken hori Arratzugaz lotzen duen errepidea trafikoarentzako zarratuta egongo da. Arratsaldean, ostera, 15:00ak eta 19:00ak artean ezin izango da bigarren ibilbidean aritu, itxita egongo baita.
Ia 70 gidari eta kopilotu inguruko parte hartzea egongo da
Lehiaketa 19:30ak aldera amaituko dutela aurreikusi dute antolatzaileek. Sari banaketa ekitaldia, ostera, Merkurion izango da; 20:30ak aldera hasiko dute. Ekitaldi hori ere musikaz girotuta egongo dela iragarri dute. Izena emandakoen artean, azpimarragarria da Busturialdeko zein Lea-Artibaiko ordezkaritza nabarmena egongo dela. Besteren artean, Kastinparro Racing taldeko partaideak irteera lerroan egongo dira. Etxeko elkarteak, Urdaibai Motorsportek, bere kideetako zenbait parte hartzaileen zerrendan ditu. Horrenbestez, taldeak bikoiztasuna edukiko du beregain asteburuan: bai lehiakide, bai antolatzaile legez ariko dira rallyan.
Urtebetez, Busturialdean ez da autoen motor hotsik entzun, Gernika-Lumoko Rallya azkenengoz egin zenetik. Edozelan ere, automobilismoaren zaleek frogatu dute abiadura ikuskizunaren egarriz daudela, eta datorren asteburua horren erakusle izango da. Bizkorrenak eta trebeenak irabaz dezala.
PARTE HARTZAILEEN ZERRENDA
- Gorka Antxustegi/Xabat Urresti. Renault Clio William.
- Iraitz Olariaga/Josu Odriozola. Honda Civic.
- Gorka Eizmendi/Estibaliz Armendariz. Skoda Fabia R5.
- Toni Ariete/Alain Peña. Hyundai I20N Rally2.
- Iban Altuna/Jon Zozaia. Citroen C3 N5.
- Garikoitz Lopez/Eneritz Urzuriaga. Citroen Saxo VTS.
- Mikel Bilbao/Aitor Rocha. Mitsubishi EVO VI.
- Aitzol Apalantza/Olatz San Miguel. BMW M3 E36.
- Txus Jaio/Alazne Goiri. BMW M3 E36.
- Iker Etxeberria/Patricia Saiz. BMW M3 E36.
- Mariano Lavin/Yasmina Alcega. BMW M3 E36.
- Iñigo Olabegogeaskoetxea/Sergio Martinez. BMW E36 Compact.
- Ander Arana/Arkaitz Kobeaga. Peugeot 309 GTI.
- Jokin Zendoia/Aaron Robles. BMW E36 325i.
- Xabier Mugika/Mirian Iztueta. Citroen Saxo VTS.
- Ismael Baz/Xabier Salaberria. Renault Clio Sport.
- Mikel Gandiaga/Maite Lekuona. Peugeot 106.
- Aratz Zarakondegi/Asier Urkiza. Ford Escort MK II.
- Txaber Aginaga/Eneko Artaza. Citroen Saxo.
- Unai Usobiaga/Maria Aranberri. Peugeot 205 GTI.
- Eneko Fuentes/Borja Lopez-Barrajon. Citroen Saxo VTS.
- Jon Zubeldia/Nagore Errazkin. BMW M3 E36.
- Anartz Arrieta/Iñigo Ugalde. BMW M3 E36.
- Mikel Quintana/Anton Gandiaga. BMW M3 E36.
- Xabier Garmendia/Ioritz Garmendia. Peugeot 205.
- Isaak Zurbano/Luisen Zurbano. Opel Corsa.
- Jon Erezuma/Ignacio Fondado. Renault Clio Sport.
- Ander Odriozola/Jon Albizuri. BMW E36 2351.
- Aitor Irazabal/Ander Bikandi. BMW E30 2351.
- Inhar Arrien/Ibon Malaxetxebarria. BMW E36.
- Ignacio Zuloaga/Ion Ugaldebere. Abarth Punto Evo.
- Monika Muñoz/Gorka Idigoras. Citroen ZX.
- Sergio Villar/Iker Lopez. Peugeot 206 XS.
- Josu Zabala/Ibai Ajuriagoikoa. Peugeot 206 XS.
- Borja de la Linde/Unai Arretxe. Peugeot 206 XS.
- Xavier Bordonaba/Unai Alvarez. Peugeot 206.
- Koldo Betanzos/Aimar Martija. Citroen Saxo VTS.
- Xabier Rike/Arkaitz Ayarza. Peugeot 106 S16.
- Jon Murgialdai/Mikel Barandika. Citroen Saxo.
- Julen Arantzeta/Aiert Elezgarai. Citroen Saxo VTS.
- Enrike Gomez/Unai Elgezabal. Ford Fiesta.
- Gorka Marquez/Maddi Gutierrez. Peugeot 205.
- Jon Gamboa/Garikoitz Argaluza. BMW E36.
- Xabier Agirre/Mikel Basterra. BMW E30.
- Patxi Altuna/Haritz Goena. BMW E36 330i.
- Iker Gorrotxategi/Pablo Borrajo. BMW E30.
- Andoni Arrazola/Xabier Iturriagoitia. BMW M3 E36.
- Ander Artetxe/Iñaki Artetxe. BMW E36.
- Moises Uriarte/Igor Uriarte. BMW 328i.
- Aritz Zarate/Lander Urkijo. BMW M3 E46.
- Eneko Correia/Raquel Atutxa. BMW E36.
- Julen Sarrionandia/Jon Barrueta. BMW M3 E30.
- Luis Mari Santamaria/Lucio Eguskiza. Seat 124.
- Eustaquio Simal/Paloma Lopez Varela. Renault R5 GT Turbo.
- Cristhian de la Riva/Diego Fernandez. Ford Sierra.
- Ramon F. Marijuan/Maria Lopez. Mercedes 250c.
- Ricardo Perez de Vega/Eder Zabala. Audi Coupe GT.
- Iñigo Cobelo/Aratz Etxebarria. BMW E36 Compact.
- Txetxu Saez de Urturi/Jose Antonio Ibarretxe. Audi Coupe 2.0.
- Nestor Erleaga/Jon Ander Urkixo. Ford Sierra.