32 bikotek parte hartuko dute Gautegiz Arteagako lehenengo pala txapelketan
Etzi hasi eta ekainaren 8ra (zapatua) bitartean lehiatuko dute txapelketa bi modalitatetan –gomazko pala eta pala motza– eta bost kategoriatan banatuta.
Gautegiz Arteagako lehenengo Pala Txapelketa hartuko du herriko frontoiak zapatuan (apirilak 13) 19:00etan hasi eta ekainaren 8ko (zapatua) finalera bitartean. 32 bikotek izena eman dute, gomazko pala eta pala motza modalitatetan banatuta. Modalitate bakoitzeko bi edo hiru kategoria bereiztu dituzte: gomazko palan bi maila (lehenengo maila eta bigarrena) egongo dira, eta pala motzean, hiru: lehenengo maila, bigarrena, eta beteranoena.
Antolatzaileek jakinarazi dute pala motzeko lehenengo mailan “jende oso onak” izena eman duela, gehienek Espainiako txapelketa lehiatu dutelako. “Lehenengo mailako ia denak eskualdetik haratagokoak dira”, azaldu dute antolatzaileek, eta zehaztu dute pala motzeko lehenengo maila horretan Gautegiz Arteagako Pala Klubeko Paul Solagurenek eta Jon Ibañezek parte hartuko dutela. Pala motzeko kategorian, klubeko beste partaideak bigarren mailan edo beteranoetan ariko dira. Klubak gomazko pala kategorian ere izango du ordezkaritza.
Hori horrela, pala motzean, Solagurenek eta Ibañezek “maila ona” ematea dela helburua jakinarazi dute. Kategoria bereko bigarren mailan, berriz, txapela etxean geratzea espero dute. “Gomara, berriz, lehenengo mailan bi bikote indartsu ditugu, irabazteko aukerak dituztenak; bigarren mailan, beste horrenbeste bikote ditugu, eta horiek ere garaikurra lortzeko borroka horretan egongo dira”, azaldu dute. Beraz, jakinarazi dute klubaren asmoa dela “finaletatik hurbil” ibiltzea kategoria gehienetan.
Horrez gain, herrian giro polita sortu gura dute, “partida asko eta maila onekoak direlako”. Hori horrela, umeak frontoira hurreratzea gura dute, horien artean zaletasuna pizteko. “Palak kirol modura garrantzia hartzea ere gura dugu, Urdaibain asko jokatzen ez den kirola delako. Eskualdean aukera berriak sortu gura ditugu”, esan dute antolatzaileek. Eta, gaineratu dute, klubari bultzada emateko aukera ere izan daitekeela txapelketa. “Balioko du kluba ezagutarazteko eta horri bultzada emateko. Iaz Arkupe taldeagaz pala txapelketa bat antolatu genuen, baina erdi-ipurdikoa izan zen, zortzi bikotek izena eman zutelako bakarrik. Aurten, baina, jendea animatu da etortzera, eta txapelketak itxura polita hartu du”.
Hala, ekainaren 8ra bitarteko asteburuetan, zapatu eta domeka goiz zein arratsaldetan partiduak egongo dira herriko frontoian: “Saiatuko gara astebururo horrela egiten, baina baliteke aldaketak egotea astetik astera”. Hain zuzen ere, lehenengo asteburu honetan arratsaldez bakarrik lehiatuko dituzte aurrez aurrekoak, frontoia goizetan beteta dagoelako.
PARTE HARTZAILEAK. Letra lodiz daudenak Gautegiz Arteaga klubekoak dira.
- Pala motza, lehenengo maila.
- Mikel Poblacion eta Victor Eguia
- Iñaki Lopez eta Aitor Lejarzegi
- Joseba Bilbao eta Juan Nuñez
- Unai Zabala eta Loic de Arroita
- Iñaki Gonzalez eta Toño Santisteban
- Paul Solaguren eta Falcun Mandonado
- Jon Ibañez eta humberto Santoyo
- Andoni Garcia eta Mikel Iraurgi
- Pala motza, bigarren maila
- Jokin Martinez eta Iñigo Santamaria
- Anartz Zalakain eta Beñat Martinez
- Moises Elorduy eta Jon Urturi
- Aitor Duke eta Valoya II
- Bittor Arraibi eta Jon Ander Zamacona
- Pala motza, beteranoak
- Mario Ruiz eta Eusebio Melero
- Etore Muniategi eta Jose Luis Hormaetxea
- Ander Bilbao eta Abram Madariaga
- Julio Astigarraga eta Iñigo Garcia
- Gomazko pala, lehenengo maila
- Igor Sierra eta Josu Eskibel
- Ibon Larrinaga eta Emilio Meaurio
- Ander landeta eta Iker Llona
- Erlantz Garcia eta Mikel Artaraz
- Aimar Okamika eta Liher Arrizabalaga
- Gomazko pala, bigarren maila
- Oscar Coca eta Ander Unda
- Jon Loizaga eta Asier Abiña
- Egoitz Espinosa eta Gurutz Bideguren
- Unai Arrizabalaga eta Asier Gonzalez
- Alex Gomez eta Karlos Alzola
- Iñigo Ozamiz eta Iñaki Minte
- Aitor Erezuma eta Markel Aberasturi
- Gorka Zabala eta Iñaki Begoña
- Iñaki Solaguren eta Iñaki Armentia
- Gorka Urizar eta Gotzon Lete