Elkarlanean ariko dira U-Bai Faktoria eta Azti, Urdaibaiko garapen ekonomikoa bultzatzeko
Urdaibaiko garapen ekonomiko eta teknologikoa bultzatuko duten enpresa ekimen berritzaileak identifikatu, aztertu eta potentzialki inbertitzeko helburua dauka elkarlanak.
Urdaibai eta Busturialdeko enpresa sustapen elkarte U-Bai Faktoriak eta itsas zientzien eta elikaduraren arloan lidergoa duen Aztik lankidetza hitzarmena sinatu dute, “eskualdeko ekintzailetza ekosistema indartzeko asmoz”. Hitzarmen estrategikoa da, euren berbetan “bi erakundeen arteko aliantza sendoa ezartzen” duena.
Jakinarazi dutenez, Urdaibaiko garapen ekonomiko eta teknologikoa bultzatuko duten enpresa ekimen berritzaileak identifikatu, aztertu eta potentzialki inbertitzeko helburua dauka elkarlanak.
Ibon Mirandona U-Bai Faktoriako presidentearen arabera, hitzarmena eskualdea lehiakorrago bilakatzeko eta inbertsioak erakartzeko “urrats garrantzitsua” da, bereziki itsas zientzien eta elikaduraren moduko sektoreetan. Rogelio Pozo Aztiko zuzendari nagusiak dio elkarlanak euren kontaktu sareen eta tokiko ekosistema enpresarialaren arteko sinergiak Urdaibaiko proiektu berritzaile eta jasangarrien garapenerako aukera berriak eskainiko dituela.
Izan ere, hitzarmenak konprimiso zehatzak barne hartzen ditu: kontaktu sareen arteko sinergiak bultzatzea, ekimen enpresarialak identidikatu eta ebaluatzea, aholkularitza tekniko eta zientifikoa eskaintzea eta berrikuntza irekiko erronketan lankidetzan aritzea. Hori dela eta, bi aldeek elkarrekin lanean aritzeko konpromisoa hartu dute, hitzeman horretan ezarritako helburuak lortzeko informaioa eta baliabideak partekatuz.