Taldelanean herria garbituz
Mundakako udal gobernu taldeak antolatuta eta herritarren babesagaz, udalerriko garbiketa sakona egin zuten iragan zapatuan [apirilak 6]. Mundakarren arteko saretzea bultzatzea eta herria errotik garbitzea izan ziren egitasmoaren jomuga nagusiak. Era berean, udalak “giro ederrean” jarraipena eman zion azken hilabeteotan udalerriko eremu desberdinetan egin dute lika garbitze prozesuari.
Talde garbiketaren balorazio positiboa egin ondoren, udal ordezkariek parte hartu zuten herritarrei eskerrak eman dizkiete.