Maria Olabarriagaren 100. udaberria ospatu dute
Gernika-Lumoko alkateak Olabarriaga eta bere familia hartu ditu udaletxean. Lore sorta bat eta plaka bat oparitu dizkiote.
Ehungarrenez putz egin ditu kandelak Maria Olabarriaga gernika-lumotarrak. Gutxi dira zifra borobil horretara iristen direnak, eta hori baliatuz, Gernika Lumoko Udalak ez du Olabarriaga zoriontzeko aukera alferrik galdu. Jose Mari Gorroñok, Gernika-Lumoko alkateak, eguneko protagonista eta bere familia hartu ditu udaletxean, eta pintxo eta edari batzuen artean ospatu dute 100. urteguna.
Olabarriaga ezin hobeto lagunduta iritsi da Gernika-Lumoko udaletxera: seme-alabek, ilobek, bilokek eta egunerokotasunean laguntzen dioten pertsonek babestu diote egun berezi honetan.
Urtegunetako ospakizunetan ohitura den bezala, honetan ere ez dira opariak falta izan: Gernika-Lumoko Udalak lore sorta bat eta 100 urteak oroitzen dituen plaka bat oparitu dizkio.
Opari eskaintzaren ostean, antzinako kontuak oroitzeko txanda iritsi da. Alkateak eta Olabarriagak gaztetako bizipenak oroitu dituzte, eta bien familien arteko loturak orpitu dituzte. Biak bizi ziren Errigoitirako bidean, eta urte haietatik gaur arte, auzo horrek izandako eraldaketa birpasatu dute: Olabarriaga hunkituta agertu da.