Jatetxe Nabarniz eta Anjel Txertudi, garaile Aulestiko Zaldi mando eta Kinttopeko probetan
Zaldi mando eta Kinttopeko probak lehiatu dituzte Aulestiko probalekuan azken hilabetean, eta Nabarnizko Jatetxe Nabarniz eta Busturiko Anjel Txertudi izan dira irabazleak, hurrenez hurren. Probak Aulestiko 1.050 kilogramotako harriarekin lehiatu dituzte.
60 untza lortuta eskuratu ditu Zaldi mando lehiaketako manta eta txapela Kepa Zubizarreta nabarniztarrak. Gertu ibili da Garcia Alabak, bi untza gutxiago lortu baititu lehiaketa nagusian. Hirugarren postua Fermin Santamariarentzako izan da, 53 untza lortuta.
Bat gutxiago egin du Enkarterri T.Poweewk (52 untza), eta 48, aldiz Iturriagak. Xanarta sailkatu da seigarren postuan (42 untza, 2,70m), Olea zazpigarrenean (42 untza) eta Talaia Jatetxea izan da zortzigarrena (34 untza, 1/4 eta 5,45 m).
Kinttopekoetan, berriz, busturiarra nagusitu da, 60 untza lortuta. Gertutik jarraitu dio Jatetxe Nabarnizek, 57ko markagaz. 56 egin ditu Ibekohondo aulestiarrak, eta 52 untza eta 1,70metro egin ditu, berriz, Txibilterrek. Aulestiko Koba bosgarrena izan da, 48 untza eta 1,65 metroko markagaz. Fermin Santamariak seigarren egin du, eta Errigoitiko Tokaiosek nulo.