Jaioberri bakoitzeko haritz bat landatu dute
2023. urtean jaiotako ume bakoitzeko haritz bat landatu dute Trama inguruan; guztira, 139 haritz.
2023. urtean jaiotako ume bakoitzeko arbola bat landatu dute Gernika-Lumoko familiek eta udalak. “Ume bat-arbola bat” proiektuaren bigarren edizioa jarri du martxan udalak, eta oraingo honetan 139 haritz landatu dituzte Trama inguruan. Joan den urtean sortu zuten proiektua, eta lehenengo edizioan, 2023ko martxoan egindakoan, 356 haritz landatu zituzten.
Ekimenagaz, udalak Trama ingurua haritzez birpopulatzea bilatu du, izan ere, inguru horretako bi hektarea pinuz eta eukaliptoz beteta daude. Hori dela eta, toki administrazioak duela urte batzuk eskuratu zituen inguru horretako lurrak, pinu eta eukaliptoak kendu eta tokiko zuhaitz espezieak landatzeko asmoz.
Udaletik jakinarazi dutenez, “Ume bat-arbola bat” ez da haritzak birpopulatzeko proiektu bat soilik. Ekimen horrek Gernika-Lumoko familiak eta umeak naturarekin harremantzea bilatzen du, eta ingurumenaren zainketak duen garrantzia transmititzea bilatzen dute. Horregatik, jakinarazi dute, proposamena hurrengo urteetan jaiotzen diren umeei ere zabalduko zaiela, “mila zuhaitzeko kopurua landatu bitartean”.