Ibarrangelu eta Elantxobeko lehen arretaren alde
Ibarrangeluko eta Elantxobeko herritarrek elkarretaratzea egin dute Malosteko ospitale aurrean, Ruth Torre medikuak herri horietan beharrean jarrai dezala eskatzeko.
Ibarrangeluko eta Elantxobeko herritarrak Gernika-Lumoko Malosteko ospitalearen aurrealdean elkarretaratzean bildu dira gaur [martxoak 25], 13:00etan, herriotako mediku Ruth Torrek bertan beharrean jarrai dezan eskatzeko. Bi udalerrietan lehen mailako eta hurbiltasunezko mediku arreta bermatuta egotea eskatzen dute, azken bi urte eta pasatxoan Torre herriotako egoerara guztiz moldatu dela eta jadanik funtsezko osagaia dela aldarri eginda.
Torreri, hain zuzen, Osakidetzak onartu egin zion Ibarrangeluko eta Elantxobeko mediku izateko eskaera, baina, Enplegu Publikorako Eskaintzaren (EPE) plazen adjudikazioa izanda, lehenbailehen Galdakao-Usasonsoloko osasun zentrora bueltatzeko agindua ezarri zioten. Profesionalak eskualdean geratzeko eta horretarako plaza mantentzeko borondate argi eta garbia erakutsi arren, garu-gaurkoz, Osakidetzak erregu hori ez du kontuan hartu.
Torreren lekualdaketak Ibarrangeluko zein Elantxobeko lehen arreta “ezegonkortu” egingo duen beldurrez, adierazi dute Galdakao-Usansoloko plaza hartzera derrigortzeak “kolokan” ipintzen dituela herriotako profesionalak. Lehendik ere pediatria zerbitzuekin eta udako ordezkapenekin “nahikoa arazo eta traba” edukita, Torrerena arazo gehigarria dela salatu dute: “Bertoko plaza zalantzan jartzen ari dira, profesionalaren hautua errespetatu barik”