23. Korrikaren argazki galeria
Eskuz esku eta pausoz pauso harro egoteko ehunka arrazoi daudela erakutsi zuten Busturialdeko herritarrek, euskararen aldeko lasterketa handian. Eako EH Bilduko ordezkariak izan ziren eskualdean lekukoa hartzen lehenengoak, iluntzeko 20:30ak inguruan, eta Ea, Ibarrangelu, Elantxobe, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Gernika-Lumo, Muxika, Forua, Murueta, Busturia, Sukarrieta eta Mundaka zeharkatu ostean, Xixilikoek agurtu dute lekukoa Bermeon, 1669 kilometroan, goizaldeko 02:45ean.