Gernika helmuga erakargarria dela uste dute turistek
Gernika-Lumora datozen turistek oso nota ona jartzen diote herriari, betetzen duten galdetegi baten emaitzen arabera.
Gernika-Lumora datozen bisitariak biziki gustora geratzen dira herrian ikusitakoarekin. Hori dio, behintzat, turistek betetzen duten galdetegi batek: erantzun duten turista guztien iritziz, herriko lehen irudia “ona” edo “oso ona” da; 403 turistek bete zuten galdetegia, eta batek ere ez zuen iritzi txarrik isladatu.
Turistek goraipatutakoaren artean, herriaren “edertasuna” eta “garbitasuna” nabarmendu dira: 202 pertsonek goraipatu dituzte biak. Horrez gain, gernikarren adeitasuna, turismo bulegoko langileen tratu ona, seinaleztapena, paisaia eta aparkatzeko erraztasuna ere goraipatu dituzte.
Herriak izan dituen emaitza on horien erakusle da Gernika-Lumoko turismoa bulegoak “Q” kalitate ziurtagiria berriztatzea lortu duela. Kalitate Turistikorako Espainiako Institutuak (KTEI) banatzen du ziurtagiria, eta airearen, seguritatearen eta profesionaltasunaren goi maila ziurtatzen ditu titulu horrek.
KTEIk egiten duen azterketan, 9.3ko nota lortu du Gernika-Lumok, eta zerbitzuen eta baliabideen atalean eskuratu ditu kalifikazio altuenak. Kalitate Insititutua 2005. urtean hasi zen kalitate azterketak egiten, eta Gernikako Bulegoak eskuratu zuen EAEko lehenengo hiru ziurtagirietako bat. Horrez gain, 2023an, Turismo Bulegoak aitortza berezi bat jaso zuen, azkenengo 18 urteean kalitatezko turismoaren aldeko lanagatik.