Erreka auzoan zuhaitz landaketa egin dute
Mundakako herriguneko Erreka auzoan, zazpi zuhaitz landatu ditu udalak. Iazko apirilean kendu zituzten landareak orain ipini dituzten tokitik eta, ordutik egun arte, zuhaitzak landatzeko sasoirik aproposenari itxartoen egon dira. Gainera, Mundakako udal gobernu taldeak aurreratu du martxoan landaketa gehiago egingo dituztela herrian.