Martxoaren 8a ikusarazteko horma-irudia aurkeztu dute Gernika-Lumon
Emakume adinduek emakume gazteak ahalduntzeko egiten duten ekarpena goraipatu" nahi izan dute artelanaren bidez
Gernika-Lumoko Udalak 24 metro karratuko horma-irudi bat aurkeztu du “Martxoaren 8a ikusarazteko” helburuz; Astrako Aparkalekuan kokatu dute artelana. Emakumearen Nazioarteko Eguna baliatu dute berdintasunaren aldeko mezua adierazten duen horma-irudia aurkezteko. Nerea Revuelta eta Ziortza Bilbao Guztiontzako Herriaren ordezkariak izan dira aurkezpenean.
“Emakume adinduek emakume gazteak ahalduntzeko egiten duten ekarpena goraipatu” nahi izan dute artelan honekin. Emakume talde bat, Gernikako Arbola eta atzealde more baten gainean irakur daitekeen “Zuetaz Harro” mezuak osatzen dute horma-irudia; Fernando Garcia Vivanco izan da egilea.