Gernika-Lumoko Udalak kontratatutako hamabi langabeak prestakuntza jasotzen ari dira
Sei hilabetez mantentze eta garbiketa lanak egiteko hamabi langabe kontratatu ditu Gernika-Lumoko Udalak. Lorezaintzari, gizarte trebetasunei eta pinturari buruzko oinarrizko nozioetan trebatuko dira 100 orduz.
Gernika-Lumoko Udalak, Lanbide Ekimenak Zentroaren bitartez, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, kolektibo kalteberetako –45 urtetik gorakoak– hamabi langabe kontratatu ditu, Herrilan izeneko laguntza-programaren barruan. Zehazki, 45 eta 64 urte bitarteko bederatzi gizon eta hiru emakume dira Lanbide Ekimenak erakundeak lan kontratu bat egin dienak. Horren arabera, mantentze lanak eta garbiketa lanak egingo dituzte aldundian, sei hilabetez.
Lorezain eta langile horiek lorezaintzari, gizarte trebetasunei eta pinturari buruzko oinarrizko nozioetan trebatuko dira 100 orduz. Gainera, banakako lan orientazioko tailer batekin uztartuko dituzte lanak.
Jon Lejarraga Lanbide Ekimeneko presidenteak adierazi duenez, “ekimenak egoera horretan zeudenen eta ezarritako irizpideak betetzen” zituztenen babesa indartu gura izan du. Enpleguan egindako inbertsioa da egindakoa, funtsezkoa, izan ere, zailtasun handienak dituzten taldeei babesa ematea izan da udalaren helburua. “2015etik, Gernika-Lumoko Udalak 53 pertsona enplegatu ditu aldi baterako kontratuetan, langabeei zuzendutako programen barruan”, jakinarazi dute.