Borroka emakumeen kontua bakarrik ez dela aldarrikatu dute Gernika BHIko ikasleek
DBH hiru eta lauko eta batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleen %92ak grebarekin bat egin du.
Gernika BHIko Derrgiorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako eta batxilergoko lehenengo eta bigarren mailako ikasleen %92ak bat egin du gaurko (martxoak 8) deituta zuten grebarekin.
DBHko lehenengo eta bigarren mailakoek, aldiz, egunen zehar landu dituzten gaiak irudikatu dituzte karteletan; Institutu aurrean itsatsi dituzte kartelak. Bi mezu gailendu dira karteletean: “Hau ez da nesken kontua bakarrik” eta “Berdintasuna nahi dugu”.