Gernika-Lumoko Grand Slama Jai Alai Leaguean sartu da
Lau txapelketa izatetik hamahiru izatera pasako da liga, Masters eta Slam txapelketak puntuagarriak izango dira. Udako Gernika-Lumoko Grand Slama uztailaren 20tik abuztuaren 17ra jokatuko da.
Iaz jokatu zen lehen aldiz Jai Alai League, lau txapelketagaz: Jai Alai Winter Series, Biarritzeko Urrezko Xistera, Donibane Lohitzuneko Nazioartekoak eta Paueko Kopa. Aurten, berriz hamaihiru izango dira, eta tartean egongo dira Lekeitio eta Markina-Xemein. Hain zuzen ere, Santi Brouard pilotalekuak hartuko du lehen Mastersa martxoaren 23tik 28ra.
Bi kategoria banatu dituzte, Masters eta Slam. Azken hauetan, Donibane Lohitzuneko Cesta All Star, Bilbao Iron Cup, Markina-Xemeingo Grand Slama (ekainaren 15etik uztailaren 16ra) eta udako Gernika-Lumoko Grand Slama (uztailaren 20tik abuztuaren 17ra) dira berritasunak. Masters kategorian, Gasteiz, Zumaia, Lekeitio, Paueko Cesta de Nadau txapelketa eta Biarritzeko Nazioarteko Opena batu dira ligara.
Izatez, ligako puntuagarriak diren Mastersak hamabost dira guztira. Izan ere, Slam kategoriako hiru txapelketa, Master mailako barne-lehiaketez osatzen dira: Donibane-Lohitzuneko Nazioartekoak (4 Masters), Biarritzeko Urrezko Xistera (4 Masters) eta Paueko Kopa (2 Masters). Ondoren, txapelketa hauetako bakoitzak amaierako fase bat dauka pilotaririk onenekin eta hortik ateratzen da Slam horretako txapelduna.
“Data eta egoitza berri hauekin, zesta-puntak urte guztiko iraupena duen egutegia osatzea lortu du, urrian hasi eta urrian amaitzen den ligagaz”
“Data eta egoitza berri hauekin, zesta-puntak urte guztiko iraupena duen egutegia osatzea lortu du, urrian hasi eta urrian amaitzen den ligagaz. Guztira, profesional mailako 100 partidu baino gehiago dira, hamar frontoi edo egoitzetan banatuta”, adierazi dute Eraman Jai Alaitik.
Jai Alai Leaguen amaiera fasea Durangoko Lauko Finalean erabakiko da eta pilotari onenek jokatuko dute bertan, sailkapeneko lortutako puntuen arabera. Kategoriaren arabera, puntuazio jakin bat izango du txapelketa bakoitzak. Eraman Jai Alaitik esan dute egutegia ez dagoela erabat itxita: “aurten egoitza gehiago sartzeko aukera ari da negoziatzen gara”.