Loli Castrok irabazi du otsaileko Ezetz Jakin lehiaketa
Berbalagunetik adierazi dutenez, Ezetz Jakin lehiaketa goranzko joera argian dago
Loli Castro izan da Ezetz Jakin lehiaketako otsaileko irabazlea, eta bi pertsonantzako bazkari bat lortu du Hiru Saku Tabernan. Parte hartzaileen artean egiten dez zozketaren sariduna Amaia Gerekiz izan da, eta herriko merkataritza establezimenduetan gastatzeko 20 euroko bonoa lortu du.
Goranzko joera argia hartu du Ezetz Jakin lehiaketak 2024. urtean. Berbalagunek lehiaketa martxan jarri zuenean, 60 lagun inguruk parte hartzen zuten; otsailean, 86 parte hartzailek erantzun dituzte galderak. On-line bidezko galdeketek ere goranzko joera hartu dutela azaldu du Ibai Urrutiak, Berbalaguneko kordinatzaileak.
Saria herriko jatetxe batean birentzat jatordu bat izateak asko laguntzen du parte hartzaileak igotzeko orduan, Urrutiaren ustez. “Gure helburua ez da saria banatzea; baizik eta euskara eramatea herriko jatetxeetara”, adierazi du kordinatzaileak.
Berbalagunetik gogoratu dutenez, martxoko lehiaketa zabalik dago. Galderak, beti bezala, martxoan gertatu diren edo gertatuko diren ekimenekin eta euskarekin lotura izango dute. Galdera guztiak asmatzen dituztenen arteko irabazleak bi pertsonentzako bazkaria izango du Azules Tabernan; parte hartzaileen arteko zozketako saridunak herriko merkataritza establezimendiuean gastatzeko 20 euroko bonoa izango du.