Zoru pelbikoa, ardatz
Zoru pelbikoa izan zuten mintzagai Gernika-Lumoko Berbalagunek barikurako prestatu zuten hitzaldian.
20 lagun elkartu ziren Iera Gomez adituak eskainitako berbaldian, eta arloaren inguruko mitoak eta usteak azalpen tekniko eta ulerterrazekin argitu zituen. Entzuleek asko eskertu zituzten Gomezek emandako jarraibideak eta aholkuak.
Gernika-Lumoko Berbalagunek diotenez, aurrerantzean ere, saiatuko dira jendearen interesekoak diren gaiak jorratzen, betiere euskaraz.