Kikunberakoek 14 sari lortu dituzte 32. Ondarru Sarian
Ondarroa Igeri Taldeak antolatuta, zapatuan [martxoak 2] 32. Ondarru Saria lehiatu zuten Zaldupe udal kiroldegiko igerilekuan. Igerilari federatu eta eskolarren artean ia 220 igerilari batu zituen probak, tartean Bermeoko Kikunbera taldekoak. Horiez gain, Ondarroako igeriketa taldekoak, Amorebieta-Etxanokoak, Atxondo I.T.koak, Igorre Igeriketa Taldekoak, C.N. Izarraitzekoak eta C. N. Zurkide Zalla taldeetakoak egon ziren. “Oso ondo joan da proba eta emaitzetan ikusi da” adierazi du Ioar Urkiri Ondarroako entrenatzaileak.
Hain zuzen ere, azpimarragarriak dira Bermeoko taldekoek lortutako 14 sariak. Aurten, talde bat gehiagoren partaidetza izan du probak, hortaz, zailtasun maila handiagoa izan da. Hala ere, Bermeoko igerilariek maila ederra erakutsi eta emaitza ikusgarriak lortu dituzte.
09:00etan hasi ziren taldeko nagusienen probak, eta adinaren araberako sailkapenak egin dituzte, federatuen kasuan, 2004tik 2011ra bitartean jaiotakoen sailkapena egin dute. 12:30ak aldera, ostera, eskola kiroleko igerilarien txanda izan zen (2012-2015 urteetan jaiotakoak).