BiziParken aparkalekua lortzeko epea zabalik dago
BiziPark bizikletentzako aparkalekua erabili nahi dutenek, zabalik dute izena emateko epea. Hainbat iraupenetako bonuak daude eskuragarri: hilabetekoa, hiru hilabetekoa eta sei hilabetekoa.
Udal azokan kokatuta dagoen BiziPark bizikletentzako aparkalekua erabili nahi dutenek, zabalik dute izena emateko epea. Martxoaren 30a baino lehen eman beharko da izena, bizipark.bermeo.eus plataformaren bitartez. 33 bizikletentzako lekua dago, eta eskaera handiagoa izanez gero, aparkalekuen esleipena zozketa bidez egingo da. 16 urtetik gorakoek egin ahalko dituzte eskaerak, eta 16 urtetik beherakoek, tutorearen bidez egin ahalko dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bermeoko Udalak sinatutako hitzarmenetik jaio zen Bizipark proiektua. Aldundiak 60.000 euro bideratu zituen egitasmora, eta Bermeoko Udalak, bere aldetik, espazioa uzteaz gain, proiektua gauzatu, eta kudeaketaz eta mantentze-lanez arduratuko da.
Bizikleten aparkalekua eguneko 24 orduetan egongo da zabalik, eta erabiltzaileek hainbat iraupenetako bonuak dituzte eskura: hilabete batekoa 4 eurora, 3 hilabetekoa 10 eurora, 6 hilabetekoa 20 eurora eta urte batekoa 40 eurora.
Informazioa gehiagorako bizipark@bermeo.eus-era mezu bat idatzi daiteke edo 94-617 91 24 telefono zenbakira deitu.