Musika Eskolako ikasleek askotariko soinuz beteko dute martxoa
Ikasleek ikasitakoa kanpora ateratzea da hilabete guztian zehar eskainiko dituzten kontzertuen helburua. Musika eskolan emango dituzten kontzertuez gain, Santa Eufemia eliza eta Bermeoko zaharren egoitzak ere bisitatuko dituzte.
Bermeoko Musika Eskolako ikasleek askotariko kontzertuak eskainiko dituzte hilabete guztian zehar. Hasteko, gaurtik [martxoak 4] martxoaren 7ra bitartean, Musikaren Olatuak izeneko kamara kontzertuak eskainiko dituzte, Musika Eskolan.
Kamara kontzertuen helburua ikasleek klaseetan ikasitakoa kanpora ateratzea eta, taldeetatik kanpo, musikariek daukaten errepertorioa eskaintzea da. Musikaren Olatuak taldeen parte ez diren ikasleei ere ikasi dutena erakusteko aukera eskainiko die. Musika tresna guztietako ikasleek parte hartuko dute kontzertuetan: saioek 30 eta 45 minutu bitarteko iraupena izango dute. Ikasleak “gogotsu” daudela adierazi dute.
Konboen kontzertua ere hartuko du musika eskolak: martxoaren 12an [martitzena] izango da, 19:30ean. Ikasleek eskainiko duten errepertorioaren barruan doinu berriak entzuteko aukera egongo dela iragarri dute.
Martxoaren 19aan [martitzena] hasiko den Udaberriko Kontzertuan ere parte hartuko dute musika eskolako taldeek, eta Santa Eufemia elizara eta Bermeoko Zaharren Egoitzetara –Egoitz Alai eta Sancti Spiritus– eramango dute musika. Estibaliz Arrizabalaga Bermeoko Musika Eskolako zuzendariak nabarmendu duenez, egoiliarrek “oso gustura” egoten dira kontzertuetan: “Ezin direnez gurera etorri, gu joaten gara eurengana”. Hiruhileko bakoitzean zaharren egoitzetara bisitak egiten saiatzen dira.
EGITARAUA:
Gaur, martxoak 4.
19:30. Bateria kontzertua.
Martxoak 5, martitzena.
18:45 eta 19:30. Saxo, klarinete, txelo, gitarra, baxua, tronpeta, piano eta flauta kontzertua.
Martxoak 6, eguaztena.
19:30. Flauta, biolina, txistua eta pianoa.
Martxoak 7, eguena.
19:00. Gitarra elektrikoa eta pianoa.
Martxoak 12, martitzena.
19:00. Udaberriko kontzertuen haseiera, Santa Eufemia elizan. Musika eskolako taldeen kontzertua: haizea, soka, konbo txikia, koroa, txistua, triki-panderoa eta flauta.
Martxoak 18, astelehena.
12:00. Triki-pandero taldekoen kontzertua, Egoitz Alai zaharren egoitzan.
Martxoak 19, martitzena.
12:00. Triki-pandero taldekoen kontzertua, Sancti Spiritus udal zaharren egoitzan.
Martxoak 20, eguaztena.
17:30. Flauta-jotzaileak, Sancti Spiritus udal zaharren egoitzan.