Urtasunek uste du Guggenheim Urdaibain zabaltzeak ingurumen "arazoak" sortzen dituela
Hala ere, erabakia hartzea Eusko Jaurlaritzari dagokiola dio Espainiako kultura ministroak.
Ernest Urtasun Espainiako kultura ministroak uste du Urdaibaiko Guggenheim museoa zabaltzeak “arazo larriak” sortzen dituela ingurumenaren eta hirigintzaren ikuspuntutik, baina gehitu du Eusko Jaurlaritzari dagokiola erabaki hori hartzea.
Horrela esan du gaurko kongresuan, Espainiako Gobernuaren kontrolerako saioan, Javier de Andres Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako PPko hautagaiak galdetuta. Testuinguru horretan, ministroak gogorarazi du museoaren patronatuak –horren parte dira museoaren zuzendaritza taldea eta euskal erakundeak– bi urteko tartea hartu duela proiektuagaz aurrera egingo duten erabakitzeko. “Nire iritziz, kulturak eta ingurumenak eskutik joan behar dute beti. Beraz, bi gauza esango ditut: batetik, euskal erakundeei dagokien erabakia dela eta nik hori erresetatuko dudala; eta, bestetik, nire iritzia galdetuz gero, uste dut museoaren zabalkunde horrek arazo larriak sortzen dituela ingurumenaren eta hirigintzaren ikuspegitik”, azaldu du Urtasunek.
Hala ere, Andresek Urtasuni aurpegiratu dio euskal administrazioen kontua dela esatea, “handitze proiektu horretarako” Espainiako Gobernuak 40 milioi euro eman baitizkio Eusko Jaurlaritzari.