Erdi Arora bidaiatuko dute Gernika-Lumoko kaleek asteburuan
Aurtongo Neguko Merkatuak Erdi Aroa izango du gai protagonistatzat. Barikutik [martxoak 1] astelehenera arteko [martxoak 4] ekimenak antolatu ditu Gernikako Merkatari Elkartuakek, eta herriko komertzioari bizia ematea da merkatua antolatzearen arrazoi nagusia.
Erdi Aroan girotutako Neguko Merkatua antolatu du Gernikako Merkatari Elkartuakek (GME) asteburu honetarako. Denboraldi aldaketako produktuak promozionatzeko merkatua da negukoa eta herriko komertzioei bultzada bat emateko aukera paregabetzat aurkeztu dute; Gernikan erosi ta Erdi Aroa bizi lelopean plazaratu dute. Merkatu Plazak barikuan, zapatuan eta domekan [martxoak 1, 2 eta 3] hartuko du Erdi Aroko itxura, eta herriko elkarteek barikuan, zapatuan eta astelenean izango dituzte beraien produktuak salgai, kalean. Ocho de Enero eta Domiungo Alegria plazez gain, Barrenkalea, Andra Mari, Barrenkale barrena eta Adolfo Urioste kaleak hartuko dituzte herriko merkatariek.
GMEetik adierazi dutenez, merkatuaren helburua da Gernika-Lumoko merkataritza eta giro sozio-kulturala dinamizatzea. “Erakargarritasun bikoitza ekarriko dugu aurton gure neguko azokara: Erdi Aroko giroa eta herriko merkatarien produktuak. Erdi Aroko gaia aukeratzearen arrazoia izan da garai hartan merkataritza garapen sozial eta ekonomikorako funtsezkoa izan zela. Profesional askok euren zerbitzuak eskaintzen zituzten merkatuetan, eta guk gure prdouktuak eta ondo egitea eskainiko ditugu”, azaldu du Naira Iturbek, GMEeko kideak.
Gernika Erdi Aroz janzteko helburuz, GME Eventos URI enpresagaz aritu da elkarlanean; azken horiek Erdi Aroko jarduerak antolatzeaz arduratu dira.
GMEetik azaldu dutenez, merkatua antolatzearen helburua da herriko zein eskualdeko bizilagunak erakartzea.
Gernikako Merkatari Elkartearen parte diren 50 establizamendu baino gehiagok parte hartuko dute asteburu honetako merkatuan. Antolakuntzatik aitortu dutenez, herriko zein Busturialdeko bizilagunak erakartzea da helburua. “Gernika-Lumoko merkataritzaren kalitatea eta barietatea aurkituko dituzte herriko kaleetan; horiek dira gure indarrak. Era horretako ekimenekin herriko jarduera komertziala animatzen dugu eta herriari bizitasuna ematen diogu. Gernika-Lumon bilatzen ari zaren hori eta gauza gehiago aurkituko dituzu”, aldarrikatu dute elkartetik.
Ordutegiari dagokionez, Gernika-Lumoko merkatariak barikuan [martxoak 1] 10:00etatik 20:00etara, zapatuan 10:00etatik 14:00etara eta astelehenean 10:00etatik 20:00etara izango dira herriko kaleetan produktuak saltzen. Eskaintza “zabala” eskainiko dutela iragarri dute: gazte, haur, emakume zein gizonezkoen moda, lurrindegia, osagaiak edota altzariak aurkitu ahal izango dira.
Erdi Aroan murgiltzeko aukera.
Neguko Merkatuaz gain, bisitariek Erdi Aroarekin lotutako kalea antzerkia, borroka espektakuluak, su artifizialak, kontu kontalariak, antxinako ogibideen erakusketak edota umeentzako jolasak aurkituko dituzte herriko txoko desberdinetan. Erdi Aroarekin lotura duten ekimenak hiru gunetan banatuko dira: Merkatu Plazan, San Juan Plazan eta kaleetatik zehar ibiliko diren ekintza ibiltarietan.
“Gernika-Lumora etortzea, herriko merkataritza ezagutzeko aukera paregabea da. Aisialdiaren eta komertzioaren arteko lotura estua balioan jartzen ditugu. Herrira etortzeaz gain, denak animatzen ditugu erosketak egin, eta batez ere, giro apartaz gozatzera” nabarmendu du Pedro Carrasco URI enpresako kordinatzaileak.
Antolatutako ekimen “denak” ere “oso interesgarriak” izango diren arren, Carrascok goi-mailako hitzordu bat nabarmendu du: borroka espektakuluenak. Erdi Aroko Borroken Mundu Txapelketan 5. geratu zen talde etorriko da asteburu honetan Gernika-Lumora. “Beraien arteko borrokak egingo dituzte. Erdi Aroan eramaten ziren armamentua eta defentza tresnak eramango dituzte. Espatak eta aizkorak izango dira, besteak beste. Ez da espektakulu bat; benetako golpeak ematen dizkiote elkarri”, nabarmendu du antolatzaileak. Horrez gain, kale antzerkiak, eta batez ere, su ikuskizunak “ikaragarriak” izango direla goraipatu du.
Errepideak, itxita.
Bihartik (otsailak 29) martxoaren 4ra arte ezin izango da autoarekin zirkulatu Merkatu Plazaren inguruan; 8 de Enero kalean. Horrez gain, udaletik informatu dute Fernando Abaunza kalea zarratuko dutela, beraz, zama lanak egiteko gunea eta garajeetara sarbidea San Juan kaletik izango da. Adolfo Urioste kalean kotxeak ibili ahal izango diren arren, bihar (otsailak 29) ezin izango da bertan aparkatu eta zama lanak Artekalen egin beharko dira.
Egitaraua.
Martxoak 1, ostirala.
- 10:00. Merkatuko postuak zabalduko dituzte.
- 10:30. Pyros kale antzerkia, kaleetan zehar.
- 11:00. Dakka Nahkil musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 11:30. Treefolk musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 11:30. Komertzio animatzailea, kaleetan zehar.
- 12:00. Zirko Loretsua, kaleetan zehar.
- 12:15. Pedrito onewheell musika eta antzerki ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 12:30. Dakka Nahkil musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 12:45. Pyros kale antzerkia, kaleetan zehar.
- 13:00. Treefolk musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 14:00. Market animazioa, kaleetan zehar.
- 14:00. Pedrito onewheell musica eta antzerkia, kaleetan zehar.
- 14:15. Pyros kale antzerkia, kaleetan zehar.
- 14:30. Dakka Nakhil musika, kaleetan zehar.
- 17:00. Haurrentzako gunea, kaleetan zehar.
- 17:00. Artisau tailerrak.
- 17.00. Dakka Nakhil musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 17.00-19.30. Zure alde… umeentzako tailerrak, San Juan Ibarra plazan.
- 17:15. Pedrito onewheell musika eta antzerki ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 17:30. Treefolk musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 17:30. Eulali ipuin kontalarian, San Juan Ibarra plazan.
- 18:00. Pyros kale antzerkia, kaleetan zehar.
- 18:30. Ohizko ipuinak, San Juan Ibarra plazan.
- 18:45. Pedrito onewheell musika eta antzerki ikusikzuna, kaleetan zehar.
- 19:30. Dakka Nahkil musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 19:30. Eulali ipuin kontalarian, San Juan Ibarra plazan.
- 19:45. Treefolk musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 19:45. Pedrito onewheell musika eta antzerki ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 20:30. Pyros kale antzerkia, kaleetan zehar.
Martxoak 2, zapatua eta martxoak 3, domeka.
- 10:00. Merkatuko postuak zabalduko dituzte.
- 10:30. Pyros kale antzerkia, kaleetan zehar.
- 11:00. Dakka Nahkil musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 11:30. Treefolk musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 11:30. Eulali ipuin kontalarian, San Juan Ibarra plazan.
- 12:00. Zirko Loretsua, kaleetan zehar.
- 12:15. Pedrito onewheell musika eta antzerki ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 12:30. Dakka Nahkil musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 12:45. Pyros kale antzerkia, kaleetan zehar.
- 13:00. Ugna Recnun borrokalariak, San Juan Ibarra plazan.
- 13:30. Eulali ipuin kontalarian, San Juan Ibarra plazan.
- 14:00. Pedrito onewheell musika eta antzerki ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 14:15. Pyros kale antzerkia, kaleetan zehar.
- 14:30. Dakka Nahkil musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 17:00. Haurrentzako gunearen irekiera.
- 17:00. Dakka Nahkil musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 17:15. Pedrito onewheell musika eta antzerki ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 17:30. Treefolk musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 17:30. Eulali ipuin kontalarian, San Juan Ibarra plazan.
- 18:00. Pyros kale antzerkia, kaleetan zehar.
- 18:00. Ugna Recnun borrokalariak, San Juan Ibarra plazan.
- 18:30. Ohizko ipuinak, San Juan Ibarra plazan.
- 18:45. Pedrito onewheell musika eta antzerki ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 19:30. Dakka Nahkil musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 19:30. Eulali ipuin kontalarian, San Juan Ibarra plazan.
- 19:45. Treefolk musika ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 19:45. Pedrito onewheell musika eta antzerki ikuskizuna, kaleetan zehar.
- 20:30. Pyros kale antzerkia, kaleetan zehar.