Aste honetako eraso matxista salatuko dute Ean
Eguazten [otsailak 21] gauean herriko emakume batek jasandako eraso matxista salatzeko eta biktimari elkartasuna adierazteko elkartuko dira gaur [otsailak 23], 19:00etan, Donibane plazan.
Bedarona, Natxitua eta Eako Andrak taldeak aditzera eman duenaren arabera, Eako emakumezko batek eraso matxista jasan zuen eguazten [otsailak 21] gauean. Eraso hori salatzeko eta gaitzesteko, herri eragile horrek eta udalak elkarretaratzera deitu ditu eatarrak; gaur [otsailak 23] egingo dute, 19:00etan, Donibane plazan. Era berean, erasoa pairatu duen herritarrari “babes eta elkartasun osoa” adierazi gura izan diote.