Garbigune mugikorra Mundakara ailegatu da
Gaurtik [otsailak 21] martxoaren 6ra bitartean egongo da, eskola aurrealdeko plazatxoan.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Garbigune Mugikorra Mundakara iritsi da. Udaletik aurreratu dutenez, eskolaren aurrealdeko plazatxoan egongo da kokatuta, gaurtik [otsailak 21] martxoaren 6ra bitartean. Tarte horretan zehar, herritarrek arduraz erabili ahalko dute.
Ondorengoak dira Garbigune Mugikorrean bota daitezkeen produktuak: etxeko tresna txikiak, ezkaratzeko tresneria, erabilitako olioa (poto txikietan sartuta), sakelako telefonoak, kableak, pintura zein disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko nahiz plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.