Lurrazpiratze lanen bigarren fasea, Elantxoben
Portu Kalean egin dute kableen lurrazpiratzea, pasarelatik kofradiaraino. 40.000 euroko kostua izan dute.
Elantxobeko Udaletik aditzera eman dutenaren arabera, portu inguruko kableen lurrazpiratze lanen bigarren fasea amaitu dute. Portu Kalean oinarritu dira bigarren fase horretako obrak. Bertan, orain arte agerian egindako kableak lurrazpiratu dituzte, porturako pasarelatik kofradiaraino tartean. Lanen lehen fasean, hain zuzen ere, oinezkoentzat egokituriko pasarela horretan lurrazpiratu zuten kable sistema. Hirugarren eta azkenengo faseari dagokionez, kofradiaren atzealdean ipiniko dituzte indarrak. Atzealde horretan, denetariko kableak eremu oso estuan pilatuta daudela aurreratu dute udal ordezkariek; horrenbestez, kable multzo hori lurrazpiratzeko bidea zein izango den aztertzen ari dira oraindik.
Lurrazpiratze obrak aurrera eroateak 40.000 euroko kostua eduki duela azaldu dute udaletik, baita Bizkaiko Foru Aldunditik diru laguntza jaso dutela ere. “Obren kostuaren ia osotasuna diru laguntza hori baliatuz bideratu dugu”, argitu du Patxi Egurrola alkateak.