Santa Katalinako hiri altzariak aldatu dituzte
Aulkietan, piknik-guneetan eta zakarrontzietan egin dituzte aldaketak.
Mundakako Udalak adierazi duenaren arabera, Santa Katalina inguruan kokatutako hiri altzarietan aldaketak egin dituzte egunotan. Aulki berriak ipini dituzte, baita askaldegi edo piknik-gune berriak ere. Horrez gain, udaletik azaldu dute birziklapenerako zakarrontziak ere ipini dituztela.