Donienek irabazi du tabernen mozorro lehiaketa
Irish Pubek jaso du lehiaketaren bigarren saria, eta hirugarrena, berriz, Kafune tabernarentzat izan da.
Doniene tabernak irabazi du Bermeoko Udalak aratusteen baitan antolatu duen 21. Tabernen Mozorro Lehiaketa. Bigarren saria Irish tabernarentzat izan da, eta hirugarrena, berriz, Kafunerentzat.
Udal arduradunek “esfortzu berezia” egin dute aurtengo lehiaketa prestatzeko, eta inoiz baino parte hartzaile gehiago egon dira: hamazortzi; orain arte hamar tabernakoa izan da txapelketako parte hartzerik handiena. Epaimahaia hamazortzi taberna horietatik pasatu da goizean hasi eta eguerdian amaitu arte, eta guztien artean, Doniene tabernarena izen dela mozorrorik onena ebatzi dute.
Lehiaketan maila “altua” egon da, eta horrenbeste taberna izanda, zaila izan dela erabakia hartzea nabarmendu dute udal arduradunek.